Mikel Goñi-Koikili Lertxundi eta Asier Del Horno-Alex Sardui bikoteak elkarren kontra jarri behar zituen pala partidua bertan behera utzi dute. Partidua apirilaren 16an, hurrengo asteko zapatuan jokatzekoa zen, Otxandioko Udaberri Jaien barruan. Ekimen honen antolatzaileek “arazo logistikoak” arrazoitu dituzte erabaki hori hartzeko. Hala ere, etorkizunean partidu hori “beste non edo non” antolatzeko asmoa ere erakutsi dute.