Olazarren Abentura Parkea egiteko lurren kontzesioa egin du udalbatzarrak

Anboto 2013ko uzt. 16a, 11:20
Atzoko udalbatzarrean aho atez onartu zuten.

Atzo iluntzean egindako udalbatzarrean EAJk eta Bilduk aho batez onartu zuten Olazar inguruan Abentura Parkea egiteko onura publikodunak diren lurrak proiektuaren sustatzaileei kontsezioz uzteko emakida.

 

EAJk esan zuen proiektua esleitzeko prozeduragaz ez zegoela ados eta oraingo honetan baietz bozkatuko zuela, baina etorkizunean antzerako kasurik ematen bazen ezetz bozkatuko zuela. Izan ere, horrelako proiektuak proposatzen dituztenek abantaila bat dute: lehiaketa publikoa ireki eta beste edonork bere proiektua aurkezten badu, proposatzaileei edozein eskaintza berdintzeko aukera eskaintzen die legeak eta hori egingo balute eurentzako izango litzateke esleipena. Kasu hori ez oraingo honetan eman proiektu bakarra aurkeztu delako, baina etorkizunean gertatu daiteke eta abantaila horri “ ez diogu zentsurik ikusten” adierazi zuen EAJko zinegotzi Jabier Garatek: “Ideia bat izatearren erraztasun handiegia dela uste dugu. Ez zaigu zuzena iruditzen, batez ere udal lurrak direnean. Hurrengorako beste bide bat landu beharko litzateke: puntuazio sistemara lotzea…”.

 

Santi Uribe alkateak, aldiz, ikusten dio logika abantaila horri: “Idea izan, lan bat egin eta dena aztertu dutenei, gero albotik norbait etorri eta proiektua kentzeko arrisku izatea ere ez da guztiz zuzena. Gehiegizko abantaila den? Ez dakit, baina zelanbaiteko abantaila izan behar dute proposatzaileek”.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!