Abentura parkearen gaineko eztabaidari bidea eman diote

Anboto 2013ko uzt. 4a, 10:43
Herritarren artean zeresana eragin du Olazar inguruan eraiki gura duten abentura parkeak. Udalak onartu du ez duela jakin proiektuak herritarren artean eragindako kezka aurreikusten eta herritarren parte hartzea sustatzeko mekanismoak ahalbidetu ditu.

Herritarren artean zeresana eragin du Olazar inguruan eraiki gura duten abentura parkeak. Udalak onartu du ez duela jakin proiektuak herritarren artean eragindako kezka aurreikusten eta herritarren parte hartzea sustatzeko mekanismoak ahalbidetu ditu.

 

 

Joan zen astean herri batzarra deitu zuten proiektuaren gaineko azalpenak eman eta herritarren galderei erantzuteko. Horregaz batera zera proposatu zuten: prozesua geratu eta ezer ez esleitzea aurretik herritarren parte hartzerako mekanismo guztiak ahalbidetu arte, limite barik. Bide horretatik, lehen pausu modura Herritarren Kontseilua deitzea proposatu zuen. Batzarrera batu ziren herritarren ustez deialdi horretara ez zen herritar asko batuko eta ez zioten eraginkortasunik ikusi.

 

Hala ere, Udalak beharrezko ikusten du gai honi buruzko eztabaida zabala eta parte hartzailea eman dadin mekanismoak ahalbidetzea. Beti ere horretarako interesa dagoela ikusten badute. Hori guztia kontuan hartuta, astelehenean batzordean batu ondoren, ondorengo bidea ahalbidetzea erabaki du udalak: gutxienez 20 bizilagunek udaletxean Herritarren Kontseilua batzeko eskaera adierazten badute, uztailaren 16an (martitzena) Herritarren Kontseilua deituko dute. Uztailaren 10era artekoa da eskaera egiteko epea. Herritarren kontseilua egingo balitz eta bertan prozesu parte hartzailean sakondu behar dela erabakiko balitz, mekanismo berriak aktibatuko lituzkete. Ez dute proiektuaren esleipenik egingo gaian sakontzeko eskaria dagoen bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!