Olazarren abentura parkea ireki gura dute hiru otxandiarrek, abuztuan

Anboto 2013ko eka. 23a, 08:55
Abuztuaren hasieran ireki gura dute Euskal Herriko abentura parke handiena

Abuztuaren hasieran ireki gura dute Euskal Herriko abentura parke handiena.

 

Otxandioko hiru lagunek Euskal Herriko abentura parke handiena ireki gura dute abuztuaren hasieran, Olazar izeneko inguruan. Guztira, 2,5 hektarea inguru hartuko ditu Hontzaextrem izeneko parkeak, eta Narbartekoa (Baztan, Nafarroa) eta Txindokikoa baino handiagoa izango da. Otxandion bizi diren Joseba Gartzia, Josu Abaunza eta Ainara Abalanzategi daude proiektuaren atzean.

 

\"\"

 

Abentura parkeak zuhaitz eskalada, arku- tiroa eta abentura parkea izango ditu. Elbarrientzako zirkuitu bat ere prestatuko dute. Horrez gainera, piknik gunea eta umeentzako ludoteka zerbitzua izango ditu, besteak beste. Webgune bat sortu sute:hontzaextrem.com. Eurek proposatu zuten proiektua udalean. Udalarena da lurra, eta Aldundiko Baso Sailarena kudeaketa. Legeari jarraituz, lur publikoen kontzesiorako prozedura martxan ipini dute ekainaren 30era arte. Beste inor aurkezten bada, sustatzaileei edozein proposamen berdintzeko eskubidea eskaintzen die legeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!