Autoen Mainerrotarako sarrera mugatzeko herri batzarra

Anboto 2012ko eka. 26a, 08:27
Oinezkoari garrantzia emango dion hirigintza eredua osatzeko iritziak jaso gura ditu Udalak

Oinezkoari garrantzia emango dion hirigintza eredua osatzeko iritziak jaso gura ditu Udalak.

 

Udalak martxan duen Oinez prozesuak oinezkoek lehentasuna duten espazio publikoak sortzea du helburu, eta motordun ibilgailuen herriguneko joan-etorriak murriztea. Bide horretan, urrats berri baten aurrean daude: Mainerrotan ibilgailuen sarrera mugatu gura dute. Horretaz hausnartu eta denen artean erabakirik zuzenenak hartzeko herri batzarra deitu dute eguaztenerako, 20:00etan, Mainondoko gimnasio berrian.

 \"\"

Lehenengo Egoitz Mendizabal arkitektoak eta Santi Uribe alkateak azalduko dituzte hirigintza ereduak eta Otxandiko barne mugikortasun plana.

 

Ostean, bertaratzen diren herritarrak talde txikitan banatuko dituzte eta hausnarketari ekingo diote. Mainerrotarako sarrera zelan mugatu? Galdera horri erantzuten ahalegindu beharko dute: 24 orduz mugatu, arratsaldez, edo asteburuetan bakarrik.

 

Eztabaida amaitzen denean, jasotako erantzun denak batu, zenbatu eta ondorioak ateratzen saiatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!