Mainerrotan autoak denden ordutegian sartu ahalko dira

Anboto 2012ko uzt. 3a, 12:23
Joan zen eguaztenean udalak herri batzarra deitu zuen, herritarrek Mainerrota auzorako autoen sarrera zelan mugatzea gura duten jakiteko. Batzarrera 45 bat herritar batu ziren.

Joan zen eguaztenean udalak herri batzarra deitu zuen, herritarrek Mainerrota auzorako autoen sarrera zelan mugatzea gura duten jakiteko. Batzarrera 45 bat herritar batu ziren.


Herritarrei bost aukeren gainean galdetu zieten: aste barruan Mainerrota 24 orduz iztea edo 20:00etatik aurrera iztea, zapatuetan egun osoz edo eguerditik aurrera iztea eta domeketan zein jai-egunetan 24 orduz mugatzea. Bertaratu zirenek erantzunak aztertuta, gehienek aukera honen alde egin zuten: aste barruan 20:00etatik aurrera eta zapatuetan eguerditik aurrera sarrera mugatzea; baita domeketan eta jai-egunetan egun osoz mugatzea ere.


Aitzitik, Mainetorrako sarrera egun osoz mugatzearen aukera biek puntuazio baxua jaso zuten.Peio Otxandiano zinegotziaren arabera, “egun osoz itxita, komertzioei kalte egingo zaiela uste zuten”. Beraz, jasotako erantzunen arabera, auzotarrek ondo ikusten dute sarrera mugatzea, baina komertzioen ordutegia errespetatuta.


Auzoan bertan bizi diren bizilagunek, han komertzioak dituztenek eta haietara joaten diren  banatzaileek eguneko 24 orduetan sartu ahalko dutela aurreratu zuten, txartel baten bidez.


Batzarrera batu zirenek hainbat kezka ere plazaratu zituzten. Esaterako, Mainetorrarako sarrera mugatzen denean, ondoan dagoen Iturrizarreko aparkalekuan utzi beharko da autoa. Aparkalekuaren atzealdetik bolatoki ingurura oinezkoendako bide berri bat egin dute. Herritarrek bide hori ondo argiztatu beharko dela aipatu zuten puntu beltz bat bihurtu ez dadin.


Aste honetan eta hurrengoan ipiniko dituzte Mainetorrarako sarrera mugatuko duten piboteak. Hala ere, gutxienez irailera arte ez dituztela indarrean ipiniko adierazi dute udal ordezkariek. Denbora horretan sarrera-irteeren gaineko informazioa helaraziko diete herritarrei. Neurri hauien bidez batez ere jaiegunetan Mainerrotan egoten den auto kongestioa ekidin gura du udalak: "Autoak txarto aparkatuta egoten dira. Sarrea mugatuta oinezkoak lasaiago ibiltzeko guneak ahalbidetu gura ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!