Mainerrota zelan mugatu galdetuko diete herritarrei

Anboto 2012ko mar. 3a, 08:26
Iturrizaharreko parkina handitzeko eta Bolalekutik plazara oinezkoen bidea zabaltzeko lanak esleitu dizkiete, asteon, Promociones Ruiz de Infante enpresari

Iturrizaharreko parkina handitzeko eta Bolalekutik plazara oinezkoen bidea zabaltzeko lanak esleitu dizkiete, asteon, Promociones Ruiz de Infante enpresari.

 

Guztira, sei enpresa aurkeztu dira prozesu negoziatura, eta lanak ekainaren 30erako amaituko dituzte. Lan horiekin batera, Mainerrotako autoen sarrera-irteerak ere mugatuko dituzte. Baina oraindik ez dute erabaki zelan. Lanketa hori herritarren beharrizanak ezagutuz egin gura du Udalak. Horretarako, oraindino noiz erabaki ez badute ere, herritarrekin batzartuko dira.

 

“Inguru hartan bizi diren bizilagunen zein bertan komertzioak dituzten jabeen iritziak jaso gura ditugu, sarrera-irteerak zehazteko ahalik eta informazio gehien pilatzeko”, azaldu du Santi Uribe alkateak.

 

Iturrizaharreko aparkalekuagaz, herritarrei aparkatzeko tokia bermatu gura zaie eta, era berean, herrigunean trafiko emaria txikitu dadin ere gura da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!