Iker Fidel Escobar errugbilaria (Durango, 2008) Europako txapeldun izan da Espainiako 18 urtez azpiko selekzioagaz. Joan zen zapatuan Pragan (Txekiar Errepublika) jokatutako finalean, Espainiak Georgia menderatuta lortu zuen garaikurra: 23-17. Iker Fidel titular izan zen finalean, eta ia partidu osoa jokatu zuen: 70 minututik 50. "Gogor entrenatu gara, entrenamenduek bere fruitua ematen dute eta oso pozik nago", adierazi du errugbilari durangarrak.
Errugbian Durango Rugby Taldean hezi eta gero, iazko abuztuan Baionako Aviron klub prestigiotsura batu zen, 18 urtez azpiko taldera. Aurten beste urrats bat eman du eta gaur egun 21 urtez azpiko taldean dabil.