[ARGAZKI GALERIA] 'Arizona' antzezlana eta kantu-poteoa izan dira asteburuan Mañariko Maiatza Kulturalaren barruan

Anboto 2026ko maiatzaren 11

Astean zehar hainbat ekimen izango dira.

Mañariko Maiatza Kulturala asteburuan hasi da. Zapatuan 'Arizona' antzezlanagaz gozatu zuten kultur etxea lepo bete zuten ikusleek. Domekan, berriz, kantu poteoan batu ziren mañariarrak Kirikiño abesbatzak lagunduta. 

Hurrengo ekimena martitzen honetan izango da. Garbiñe Bellosok sendabelarren ukenduak egiteko tailerra eskainiko du Errekondon, 18:00etatik aurrera. 

Maiatza Kulturaleko egitarau osoa LOTURA HONETAN kontsultatu daiteke.

(Instagram: Mañariko Udala)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!