Berbalagunek eta Gerediagak Mañarian antolatutako irteera atzeratu egin dute

Anboto 2025ko urt. 29a, 16:39

Mañariko Arrueta auzoa. Wikipedia

Bariku honetan barik, otsailaren 7ko barikuan egingo dute.

Berbalagunek eta Gerediaga Elkarteak atzeratu egin dute bariku honetan Mañarian egin behar zuten irteera. Urtarrilaren 31n barik, hurren asteko barikuan egingo dute, otsailaren 7an. "Barkatu eragozpenak. Izena eman baduzu eta ez baduzu joaterik izango, mesedez, abisatu", eskatu dute sare sozialetan antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!