Bihartik aurrera, bost egunez segidan, bisita gidatuak antolatu dituzte Mañariko Angurreta espaziora

Anboto 2023ko abe. 5a, 09:41

Aurretik erreserba eginda bisitatu daiteke.

Angurreta Arte Espazioa bisita gidatuen bidez soilik bisitatu daiteke gaur egun. Bada, espazio hori ezagutu gura duenak datozen egunetan du horretarako aukera.  Bihartik domekara (abenduak 6, 7, 8, 9 eta 10) Angurreta ikusteko bisita gidatuak antolatu dituzte. Hitzordua 12:30ean jarri dute egun denetan. Interesa dutenek aurretik egin behar dute erreserba honako telefono zenbakian: 656 738 324.

Angurretan Tadanori Yamaguchi eskultore japoniarrak [Asturiasen bizi da] beren beregi espazio horretarako egindako eskulturak daude ikusgai. Kokatuta dauden toki konkretu horretan hartzen duten zentzua espazioarekin bat egiten dutelako. Erakusketaren esentzia "inguru naturalaren eta artearen inguruko elkarrizketa" lez definitu izan du Victor Arrizabalagak, Angurreta Harrobia elkarteko arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!