Mañariarrek eta izurtzarrek mediku bat jartzeko eskatu zioten Osakidetzari atzoko kontzentrazioan

Anboto 2023ko aza. 4a, 09:50
Atzo Mañariko plazan egindako elkarretaratzea.

Irailetik hona medikurik gabe daude herri bietan.

Herri bietako biztanleek kontzentrazio jendetsua egin zuten atzo Mañariko plazan  'SOS Osakidetza, Mañarian eta Izurtzan medikua orain' lelopean. Izan ere, irailetik hona medikurik gabe daude herri bietan. Ohiko medikua bajan dago eta Osakidetzak ez du ordezkorik jarri. 

Atzoko kontzentrazioko irudia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!