[EGITARAUA] Añube, Delirium Tremens eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek kontzertua eskainiko dute Mañariko jaietan

Anboto 2023ko uzt. 14a, 13:00
Añube taldea zuzeneko batean (Instagram: anube_anube).

Abuztuaren 11tik 16ra jaiak ospatuko dituzte Mañarian. Jaiei hasiera emango dien txupinazoa Kafraga kultur elkarteak botako du.

Mañarian prest dute abuztuko jaietako egitaraua. Aurten Kafraga kultur elkarte sortu berriak botako du jaiei hasiera emango dien txupinazoa, abuztuaren 14an. Aukera hori "lusioz eta gogotsu" hartu dutela dio Paul Arana Kafragako kideak.

Jaietako egitarauan bertan ere egin dute euren ekarpena Kafragako kideek. Abuztuaren 11n, txupinazoaren aurreko barikuan, Ezta Ilen eta Añube taldeen kontzertuak antolatu dituzte udalagaz batera, plazako eszenatokia muntatuta egongo dela aprobetxatuz.

Musika kontzertuei dagokionez, abuztuaren 14koek ere ikusmina eragingo dute Delirium Tremens, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Pitxitxiren kontzertuak egongo direlako. Egun horretan doako autobusak egongo dira Mañaritik Durangora, 4:00etatik 6:00etara.

Jaietako musika eskaintza Mariachi Imperial-Elegancia Imperial taldeak, Orkresta Elektrotunak eta DJ Gaztotxok osatzen dute, abuztuaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren. 

ABUZTUAK 11, BARIKUA

  • 20:00 Kontzertuak plazan: Ezta Ilen eta Añube.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

  • 13:00 Txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoera. Herriko trikitilariek momentua girotuko dute.
  • 14:30 Herri bazkaria. Ostean: Igel eta mus txapelketa.
  • 16:00-18:00 Play Mai tailerra haurrentzat.
  • 18:30 Gazte olinpiadak.
  • 22:30 Kontzertuak: Delirium Tremens, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Pitxitxi. 4:00etatik 6:00etara doako autobusa etengabe Mañaritik Durangora.

ABUZTUAK 15, MARTITZENA, ANDRA MARI EGUNA

  • 07:00 Garbiketa.
  • 10:00 Kalejira txistulariekin.
  • 11:00 Meza Kirikiño abesbatzarekin. Ondoren, dantzariak.
  • 12:00 Pilota partiduak. Lau eta erdian: Etxebarria II / Elizalde. Binaka: Retegi Bi-Bernaola / Victor-Ladis Galarza.
  • 12:30-14:00 Karts pista eta perkusio tailerra haurrentzat.
  • 17:00 Karabina jaurtiketa. (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta).
  • 19:00 'Tio Teronen Semea - Freshcool' ikuskizuna.
  • 20:30 Txistorrada.
  • 22:45 Mariachi Imperial - Elegancia Mexicana.

ABUZTUAK 16, EGUAZTENA, SAN ROKE EGUNA

MOZORRO EGUNA. Gaia: musika.

  • 11:00 Meza. Ostean, dantzariak.
  • 12:00 Paella txapelketa.
  • 14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa.
  • 18:00 Briska txapelketa, Errose Bustintza kultur etxean. Oharra: aurretik izena eman behar da, 17:30etik 18:00etara bitartean, kultur etxe kanpoan, bikote kopurua mugatua delako. Bikoteak heltze orduaren arabera apuntatuko dira, mugara iritsi arte.
  • 19:00 Orkresta Elektrotuna.
  • 22:00 Pitxitxiren agurra. Ostean, DJ Gaztotxo gaua girotzen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!