80 bat lagunek bertoko 716 zuhaitz landatu dituzte Mañariko baso batean

Joseba Derteano 2023ko urt. 19a, 09:24

Joan zen domekan, bertoko zuhaitzak landatu zituzten Mañariko lursail batean auzolanean.

Egun euritsua eginagaitik ere, ekimenak 80 bat lagun batu zituen. 10-15 bat zuhaitz espezietako 716 landara landatu zituzten: hainbat aritz mota, elorri zuria, elorri beltza, gorostia eta urkia, besteak beste. Aurrerago, urtean zehar, egitasmoaren ardura duen Lurgaiak zuhaitz gehiago landatuko du lur sail horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!