Egitasmoa "0-2000" deitzen da eta erronka errazekin hasita apurka-apurka 2.000 metroko garaiera duen mendi bat igotzea da helburua. Lehenengo mendi irteera joan zen domekan egin zuten. Lagatik Ogoño mendia igo zuten, eta handik Elantxobera joan ziren. Guztira, hamazazpi gaztek parte hartu zuten: hamar mutilek eta zazpi neskak. Orientazioa eta bestelako mendi teknikak lantzeko erabili zuten irteera. Hurrengo irteera maiatzaren 1ean izango da eta Untzillatx mendia igoko dute.