Leunganen galdutako bi mendizaleak onik topatu dituzte

Anboto 2021ko eka. 16a, 21:23
Argazkia: UVR Ertzaintza.

Larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez, arratsalde honetan Leunganen galdutako bi mendizaleak, onik topatu dituzte.

Mañaria eta Dima arteko eremuan galdu dira, hain justu trumoia sartu denean. Larrialdi zerbitzuetara deitu dute eta lokalizatu ostean, Basabileko aterpera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!