Larrialdi zerbitzuak mendizale biren bila dabiltza Leunganen

Anboto 2021ko eka. 16a, 20:28

Ertzaintzak 20:00etan jaso du mendizale bien larrialdi deia.

Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, larrialdi zerbitzuak mendizale bi bilatzeko lanetan ari dira Leunganen. Mañaria eta Dima inguruko eremu batean ari dira bilaketa lanetan. Bi mendizaleek 20:00ak aldera deitu dute larrialdi zerbitzuetara, hain justu, trumoia lehertu den momentuan. Segurtasun Sailak jakinarazi du momentu honetan bi mendizaleak “bideratzeko lanetan” ari direla. “Asmoa bi herritarrak Basabileko aterpera gidatzea” dela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!