Mañarian Unidad Alavesa musika taldea ikusteko sarrerak agortuta daude

Anboto 2021ko api. 22a, 09:44
Unidad Alavesa taldea.

Martitzen goizean amaitu ziren interesdunen eskura jarritako 120 sarrerak.

Unidad Alavesa taldeak kontzertua eskainiko du Mañarian maiatzaren 14an, udalak antolatutako Aste Kulturalaren barruan. Musika zaleen artean interesa piztu duen ekimena da eta eskuragarri jarritako 120 sarrerak segituan agortu dira. Martitzen goizetik amaituta daude, udal ardunadunen esanetan. Kontzertua Mañariko plazan izango da.

Maiatzaren 14tik 23ra  beste hainbat ekitaldi ere egongo dira Mañarian. Denetarako aurretik eman behar da izena, maiatzak 7 orduko udaletxera deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!