Mikel Bizkarrak lepauztaia apurtu du eroriko batean eta Euskal Herriko itzulia utzi beharko du

Anboto 2021ko api. 6a, 20:15
(Argazkia: @FundaCiclisEusk)

Min eta guzti etapa amaitu ahal izan du. Ondorengo mediku-probek erakutsi dute ezkerreko lepauztaia apurtuta duela.

Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa Zalla eta Sestao artean lehiatu da. Denetarik gertatu zaio Euskaltel-Euskadi taldeko Mikel Bizkarra mañariarrari. Lehenengo matxura bat izan du eta bizikleta aldatu diote. Ondoren, erori egin da. Etapa amaitu ahal izan du min eta guzti, baina bihar ez da irteera puntuan egongo lepauztaia apurtuta dagoela baieztatu dutelako mediku-probek. Horrelaxe jakinarazi du Euskaltel-Euskadi taldeak sare sozialetan.

Denboraldi hasiera bikaina etengo dio lesioak. Bizkarra sasoi bete-betean zegoen. Esaterako, orain astebete pasatxo hirugarren amaitu zuen Kataluniako Itzuliko etapa batean.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!