Ainhoa Ruiz de Infante Master Cup txapelketako finalera sailkatu daiteke Mañarian

Joseba Derteano 2019ko aza. 21a, 13:54

Zapatuan Promozio Mailako buruz buruzko finalerdia jokatuko du pilotari otxandiarrak.

Emakumeen Master Cup Txapelketan, Promozio Mailako eta 16 urtez azpiko finalerdiak Mañarian jokatuko dituzte. Zapatuan izango da, 17:00etatik aurrera. Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio, 2001) izango da protagonistetako bat. Txapelketa bikaina osatu ostean, Promozio Mailako finalera sailkatzen saiatuko da Gentzane Aldai orozkoarraren kontra. Partidu parekatua itxaroten dute adituek. Bigarren finalerdia Amaia Jakaren eta Naroa Elizalderen artekoa izango da.

Binaka finalaren atarian geratu zen

Urte hasieran, Ainhoa Ruiz de Infantek binakako Master Cup txapelketa jokatu zuen Nora Mendizabalekin bikotea osatuz. Txapelketa oso ona burutu eta finalerdietara heldu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!