Mikel Bizkarra Euskadi Fundazioa txirrindularitza taldean ariko da hurrengo denboraldian

Joseba Derteano 2019ko urr. 25a, 13:23

Euskadi-Murias bertan behera geratuko zela iragarri zenetik, talde barik zegoen ziklista mañariarra.

Euskadi Fundazioak taldera batuko diren ziklista berrien zerrenda publiko egin du sare sozialetan. Mikel Bizkarra da euretako bat. Bizkarragaz batera, Antonio Angulo, Gari Bravo, Joan Bou, Juango Lobato, Julen Irizar, Mikel Aristi, Mikel Iturria, Ruben Fernandez eta Ikar Ballarin ere Euskadi Fundazioaren lehenengo taldeagaz ibiliko dira.

Gainera, Euskadi Fundazioa taldeak kategoriaz igoko du 2020an: Kontinental mailako taldea izatetik, UCI Pro Team mailakoa izatera pasako da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!