Mikel Bizkarra mañariarraren Euskadi-Muriasek ez du jarraituko

Anboto 2019ko ira. 30a, 16:53

Euskal Herriko txirrindularitza taldeak gaur jakinarazi du, ohar baten bidez, datorren denboraldian ez duela jarraituko. Euskadi Muriasen ibilbideko bost urteetan izan da taldekide Mikel Bizkarra mañariarra.

Duela bost urte jaio zen Euskadi-Murias taldea, euskal txirrindularitza "berpizteko" helburuagaz. Taldeak ibilbidearen balantze "oso ona" egin du. "Lortutako kirol emaitzengatik eta taldean sortutako giroarengatik, bai gurekin ibili diren kirolarien eta talde teknikoaren aldetik, ohorezko matrikula jarriko genioke gure ibilbideari".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!