Mañariko Hontza Museoak animalia formako ogiak zozkatuko ditu laugarren urteurrena ospatzeko

Anboto 2018ko aza. 8a, 17:03

Asteburu honetan eta hurrengo hiruretan museoa bisitatzen dutenak sartuko dira zozketan.

Lau urte joan dira Hontza Museoak ateak ireki zituenetik. Urteurrena ospatzeko, hurrengo lau asteburuetan natur zientzien museoa bisitatzen dutenen artean zozketak egingo dituzte. Durangoko Ogien Artean okindegiaren laguntza izango dute horretarako. Okindegiak animalia formako ogiak egingo ditu irabazleen artean banatzeko.

Zozketa igandeetan egingo da museoan bertan eta irabazleak okindegian hartu ahal izango du bere saria. “Ekintza honekin museoa bisitatzen duten guztiei eskerrak eman gura dizkiegu”, azaldu dute museoko arduradunek ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!