Zazpi segundo izan ziren bien artean. Wout Poels-ek irabazi zuen etapa; Bizkarrak baino 34 segundo arinago osatu zituen etapako 140 kilometroak. Munduko eskalatzaile onenekin lehian aritu zen Bizkarra. “Oso pozik nago. Etapa gogorra zen, maila handia zegoen eta taldeak babestu nau. Chris Froome-en jarraian amaitu izana poztekoa da. Gainera taldeka bosgarren tokian sailkatu gara”, adierazi du mañariarrak. Hiru etapa falta dira Andaluziako Itzulia amaitzeko.