Bigarren saiakeran ere ezin izan du Errekondo taberna esleitu Mañariko Udalak

Joseba Derteano 2017ko abe. 20a, 12:30

Proposamen bat egon da, baina ezin ditu berme denak aurkeztu.

Uztailean Errekondo tabernaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikoa abiatu zuen udalak. Proposamen bakarra aurkeztu zen eta bera epez kanpo. Beraz, ezin izan zuten esleitu. Oinarri malguagoekin (alokairu merkeagoa…) bigarren saiakera egin dute, baina oraingoan ere ez dute helburua lortu. Proposamen bat izan da eta baldintzak betetzen zituen, baina ondoren ezin izan ditu bermeak aurkeztu. Zer egin hausnartzen dabiltzala azaldu du Endika Jaio alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!