Txirrindularitza bai! Inposaketarik ez! Euskal Herria nazioa, lemagaz udaletxeko balkoian eta errepidean pankartak ipintzea onartu zuten Bilduk eta EAJk joan zen barikuan osoko bilkuran.
ESAIT elkarteak eta Euskal Herriko beste hainbat eragile sozial, sindikal eta politikok sinatzen duten idatziagaz bat egin du Mañariako Udalak, eta "gure nazio izatea ukatzen digutenek, ukazio hori berresteko helburuarekin dakarte froga garrantzitsu hau gure herrira", aldarrikatu.
"Espainiarren itzuliaren aurrean, euskal nazioaren izatea aldarrikatu eta defendatzera" deitu ditu Mañariako Udalak herritarrak. Urkiolan gora abiatu orduko, irailaren 10 arratsaldean, "proba ikustera ikurriña eskuan hartuta" joateko gonbita luzatu die udalak mañariarrei.