ESAITek antolatutako bizikleta martxa igaro da asteburuan Durangaldetik. Hainbat bizikletazale batu zituen ekimenak "txirrindularitzaren alde eta inposizioaren kontra" egin gura du. Espainiako Itzulia irailaren 10ean igaroko da eskualdetik eta herritarrak errepidera irtetera deitu ditu ESAITek.
Asteburu honetan Espainiako Itzuliak egingo duen ibilbidea egin zuten, baina, alderantziz. Espainiako Itzulia, zapatuan, irailaren 10ean, Durangaldetik pasako dela-eta dei egin die herritarrei errepidera irten daitezen, "aldarrikapena" zabaltzera. Era berean, Urkiola mendatera igotzera deitu dute, "aldapa erabakiorretan Euskal Herria Nazioa denaren mezua erakusteko.