Atzo arratsaldean Mallabiko Udalak informazio-jardunaldia egin zuen Kontzejuzarrean. Bertan, Igor Agirre Mallabiko alkateak, Alberto Arrate abokatuak eta Dario Acuña Granadako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Fisiologia katedradunak parte hartu zuten.
Batzar honen helburua, UME eguzki plaka fotovoltaikoaren proiektuaren eta hari lotutako hustuketa-azpiegituraren inguruko informazioa eskaintzea zen. Kontua da, Energía Inagotable de UME S.L. sozietateak sustaturiko goi-tentsioko linearen proiektua, Aragoitik abiatzen dela eta hainbat ebakuazio-linea ditula. Goi tentsioko linea berri horren proiektuak, Durangaldeko hainbat herri zeharkatzen ditu, tartean Mallabia. "Proiektuak zuzenean eragiten zion gure udalerriari eta alegazioak jarri genituen, goi-tentsioko sareen aurka", azaldu dute udaletik.
Oharrean jakinarazi dutenez, 2026ko apirilaren 16an Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiak ebazpena eman zuen. Eta bertan azaldu zutenez, UME Eguzki Instalazio Fotovoltaikoaren eta haren hustuketa-azpiegiturei aurretiaz emandako baimena ukatu zieten, ostean espedientea artxibatuta. "Udaletik erantzukizunez, zorroztasune eta irmotasunez jardun dugu Mallabiaren interesak, herritarren osasuna eta hure ingurunea babesteko. Energia berriztagarrien aurrerapenaren garrantzia aitortzen dugu, baina aurrerabide hori beti bermeekin egin behar da, legezkotasuna, ingurunea eta herritarrak errespetatuz", bukatu du Igor Agirre alkateak.