Mallabiko frontenis txapelketa mistoak baditu bere txapeldunak: Maialen Bilbao durangarra eta Javier Toribio errioxarra. Txapelketa porrot batekin hasi eta lehen fasea ozta-ozta gainditu zuten. Bigarren fasean, ordea, goitik behera agindu zuten. Beste hainbeste gertatu zen finalean ere: 22-3 menderatu zituzten Andrea Arnaiz burgostarra eta Alex Medina kubatarra. Valladolideko Nuria Medina eta Iruñeako Julen Insausti geratu ziren hirugarren.
Eskualdeko txapela Leire Dueñas eta Endika Romero abadiñarrentzat izan zen finalean Itsaso Pradera eta Andoni Aldape mallabiarrei irabazita: 31-29.