[ARGAZKI GALERIA] Euskal Pilota Egokituko Zirkuituak baditu bere lehen finalistak Mallabiko jardunaldiaren ostean

Joseba Derteano 2026ko otsailaren 23a

Guztira 20 partida jokatu ziren.

Atzo Euskal Pilota Egokituaren Zirkuituari hasiera eman zitzaion Mallabian, Bizkaiko Irekiarekin. Guztira 20 partida jokatu ziren eta maila bakoitzeko bi bikoterik onenek lortu zituzten finalerako txartelak. Adimen urritasunari dagokionean, Leire Esnal-Erik Gaton eta Daniel Calviño-Jurdan Arakistain bikoteak sailkatu ziren. Gurpildun aulkian arituko diren finalistak, berriz, Sergio Rodriguez-Edorta Anda eta Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso dira.

Bizkaiko Irekiko finalak datorren domekan jokatuko dira ETBk zuzenean emango ditu. Nabarmentzekoa da final horietan hiru pilotari bizkaitar arituko direla; Gaizka Fernandez eta Sergio Rodriguez gurpildun aulkiko modalitatean eta Daniel Calviño adimen urritasuna dutenen artean. Fernandez eta Rodriguez aurkariak izango direnez, txapel bat behintzat, Bizkaian geratuko da.

Gurpildun aulkiko gomazko paleta kategoria

  • Aingeru Semperena-Gorka Alvarez 4-12 Sergio Rodriguez-Edorta de Anta
  • Joseba Lasa-German Elkoro 3-12 Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso
  • Aingeru Semperena-Gorka Alvarez 8-12 Manuel Quesada-Sergio Rodriguez*
  • Sergio Rodriguez-Edorta de Anta 12-8 Joseba Lasa-German Elkoro
  • Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso 12-6 Manuel Quesada-Gorka Alvarez*
  • Aingeru Semperena-Gorka Alvarez 8-12 Joseba Lasa-German Elkoro
  • Sergio Rodriguez-Edorta de Anta 12-5 Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso
  • Joseba Lasa-German Elkoro 12-7 Manuel Quesada-Sergio Rodriguez*
  • Aingeru Semperena-Gorka Alvarez 12-6 Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso
  • Sergio Rodriguez-Edorta de Anta 12-4 Manuel Quesada-Gorka Alvarez*

* Sergio Rodriguez eta Gorka Alvarez txandakatu egin ziren Manuel Quesadarekin jokatzeko. 

Teniseko paleta (Adimen urritasuna)

  • Josu Eskisabel-Dennis Morgado 3-12 Leire Esnal-Erik Gaton
  • Joel Garcia-Aner Sanchez* 5-12 Daniel Calviño-Jurdan Arakistain
  • Josu Eskisabel-Dennis Morgado 12-8  Aner Sanchez-Imanol Garcia
  • Leire Esnal-Erik Gaton 12-3 Joel Garcia-Dennis Morgado
  • Daniel Calviño-Jurdan Arakistain 12-1 Aner Sanchez-Imanol Garcia
  • Josu Eskisabel-Dennis Morgado 12-11 Joel Garcia-Imanol Garcia*
  • Leire Esnal-Erik Gaton 12-4 Daniel Calviño-Jurdan Arakistain
  • Joel Garcia-Josu Eskisabel* 12-4 Aner Sanchez-Imanol Garcia
  • Josu Eskisabel-Dennis Morgado 3-12 Daniel Calviño-Jurdan Arakistain
  • Leire Esnal-Erik Gaton 12-1 Aner Sanchez-Imanol Garcia

* Joel Garcia eta bikotea txandatzen aritu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!