Euskal Pilota Egokitua Sariak jauzi kaulitatibo bat eman du aurten orain arte Gipuzkoara mugatzen zen ekimena Araba eta Bizkaia ere zabalduz. EPE eta Euskal Irrati Telebistaren elkarlanetik sortutako proiektu berriak bi helburu nagusi izango ditu: pilota egokituari ikusgarritasuna ematea eta kirol egokituan ari diren kirolariak euskal pilotara erakartzea.
Hiru lurraldeetan jokatuko den ekimenaren aurkezpena EITB-ren Bilboko egoitza nagusian egin dute. Han aurreratu dutenez, Bizkaiko Irekia izango da Zirkuituari hasiera emango diona; kanporaketak otsailaren 22an jokatuko dira Mallabian eta finalak, martxoaren 1ean, Basaurin.
Gipuzkoako Irekiak hartuko dio erreleboa, martxoaren 22an Lasarten jokatuko diren kanporaketa eta Zumarragako apirilaren 12ko finalekin. Arabako Irekia iraila eta urria artean jokatuko da, Amurrio eta Laudion. Hiru Ireki hauetako finalak ETB-k zuzenean eskainiko dira.

Aurkezpeneko irudia.