Atzo Bizkaiko 59. Ardi-txakur Txapelketa lehiatu zuten Mallabian. Hamar txakur izan ziren lehian eta Karlos Ardanza abadiñarraren Mendi txakurra izan zen irabazlea. Markos Aspizua urduñarra geratu zen bigarren Negu txakurrarekin eta Juan Jose Egurrola etxebarriarra hirugarren Baserri txakurrarekin. Lehenengo hirurak irailaren 13an Garain jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako sailkatu dira.
Beste hiru abadiñar ere lehiatu ziren atzo. Jose Migel Etxebarria eta Soli txakurra bosgarren geratu ziren; Kepa Ardanza eta Urbi txakurra, seigarren, eta, Jose Angel Azkorbebeitia eta Lutxi txakurra, zazpigarren.
Txapelketan zehar Jose Mari Ustarroz antolatzaile nafarra gogoratzeko minutu bateko isilunea egin zuten. Horrez gainera, Juan Egurrola artzaina omendu zuten artzain txakur txapelketetan egindako ibilbideagaitik.
(Argazkia: EHATE)