Mungian lehiatu zen txapelketa, domekan. Karmele Gisasolak eta Julia Martinez segoviarrak parte hartu zuten. Hiru harrirekin aritu ziren lanean. Zilindroarekin eta bolarekin jasoaldi gehiago egin zituen Gisasolak. Kubikoarekin parean aritu ziren, zazpina jasoaldirekin. Azkenean, guztira 3.012,5 kilo altxatuta, Karmele Gisasola geratu zen Euskadiko txapeldun, bere ibilbidean lehenengoz.
Mallibiarra gustura dago egindako lanarekin. “Etxeko entrenamenduetan baino lan hobea irten zitzaidan”, azaldu du.