Fuldainek eta Sabalzak irabazi dute herri kirolen pentatloia

Anboto 2022ko abe. 11a, 11:00

Garitagoitia eta Mugarza mallabitarrak aritu ziren beraien kontra herri kirolen pentatloi probetan. Bost segundoko aldea bakarrik egon zen bikote bien artean. Irabazleen denbora honako hau izan zen: 29:28. Bigarren sailkatuena berriz, honako hau: 29:33.

Zapatuan izan zen lehia. Gorriz, Aitor Fuldain gatikarra eta Xabier Sabalza mungiarra. Urdinez, Aitor Garitagoitia eta Gartxot Mugarza mallabitarrak. Lagunak aurkari bihurtuko ziren goiz batez eta herri kiroletako bost probek erabaki zuten te irabazlea zein talde zen. 500 euro zeuden jokoan.

Binaka egin beharreko lana honako hau da: 30 jasoaldi 63 kiloko harriari; gizan proban, lau plaza 250 kiloko harriagaz; aizkoran, 45 ontzako enbor bi; txinga-eramaten, lau plaza 50 kiloko txingekin eta korrika kilometro bi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!