"Mallabitar denentzako ospakizuna izango da"

Joseba Derteano 2022ko ira. 23a, 09:59
Juan Carlos Pérez, urteurrenerako prestatu duten kartelagaz.

Lan handia eskatu du, baina gertu dago “ilusio handiz” prestatu duten egitaraua. “Herritar guztiei zabalik egongo zen zeozer antolatu gura genuen. Horretan ahalegindu gara. Mallabitar denentzako ospakizuna izango da”, adierazi du Juan Carlos Pérezek.

Egitarauko ekitaldirik bereziena bihar iluntzekoa da. 21:00etan, 1997ko lehenengo taldeko jokalariak eta klubaren historiako presidenteak omenduko dituzte eskolako fronotoian egingo duten ekitaldian. Gutxi batzuk ezingo dira joan, kanpoan bizi direlako, baina gehienak, hamabi bat, hantxe egongo dira. Euren artean, klubeko lehenengo presidentea izandako Oscar Álvarez. Gaur egun Castro-Urdialesen bizi da, baina ez du ospakizunean hutsik egin gura izan.

Ekimen horren aurretik, arratsaldean zehar, umeentzako jolasak eta DJ Txurruren musika emanaldia egongo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!