[BIDEOA] Gaurtik aurrera martxan dago Trabakuko radarra

Anboto 2022ko eka. 6a, 10:47

Batez besteko gehienezko abiadura 60 kilometro ordukoa da eta hori gainditzen duenari isuna jarriko diote aurrerantzean.

Iaz Trabakua gainean kamerak jarri zituztenetik ibilgailuen abiadura nabarmen jaitsi da tarte hartan. Baina gaur arte radarra ez da martxan egon. Bart gauerdian aktibatu zuten eta aurrerantzean batez besteko gehienezko abiadura gainditzen dutenei isunak jartzen hasiko dira. Berriz-Markina norabidean, tunela igaro eta segituan dago kamera bat; bestea, berriz, Trabaku Behekoa jatetxearen ondoan dago. Kamera bien artean hiru bat kilometro daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!