Trabakuko radarra astelehenean ipiniko dute martxan

Anboto 2022ko eka. 1a, 13:26
Mallabiko radarreko irudia

Orain arte probaldian egon da, baina ekainaren 6tik aurrera isunak jartzen hasiko da Trabakua gaineko tarteko radarra.

Mallabian, Trabakua gainean dagoen radarra astelehenean jarriko da martxan; zehazki, domekatik astelehenerako gauerdian, hain zuzen. Horrelaxe baieztatu diote Eusko Jaurlaritzako iturriek ANBOTOri.

Orain  arte probaldian egon da; hau da, radarrak ondo funtzionatzen zuela probatzen aritu dira. Astelehenetik aurrera, ordea, radarra erabat martxan egongo da eta gehienezko abiadura gainditzen dutenei isuna jartzen hasiko dira.

Trabakua gainean dagoena tarteko radar bat da; hau da, tarteko radarrak puntu bitan hartzen du ibilgailuaren abiadura, eta batez bestekoa ateratzen du. Gehienezko batez bestekoa 60 kilometro ordukoa da. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan martxan dagoen tarteko radar bakarra da, Jaurlaritzako iturrien arabera. 2010ean, mota honetako lehenengo radarra ipini zuten N-1ean, Ordizia eta Irura artean, eta urtebetean egon zen indarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!