Trabakuko errepidea bi astez egon daiteke moztuta

Anboto 2021ko abe. 10a, 17:28

Aldundiko teknikariak lur jausiak eragindako kalteak ebaluatzen ari dira. Luizian 1.000 metro kubiko material baino gehiago amildu da.

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariak denboraleak eragindako kalteak neurtzen ari dira. Hasierako kalkuluen arabera, Trabakuko gaina bi astez moztuta egon beharko dela aurreikusi dute. Teknikariek eta beharginek denbora tarte hori beharko dute kalteak garbitzeko, ebaluatzeko eta konpontzeko. Aldundiak esan du 1.000 metro kubiko material baino gehiago jausi dela BI-633 errepide ingurura. Bidea eusten duen lubeta bat apurtu egin da eta horren ondorioz arrakalak sortu dira errepidean. 

Errepidea moztuta dagoen bitartean, Durango eta Markina-Ondarroa arteko lotura autobiatik egin beharko da, Ermuatik edo Ermuaraino. Aldundiak gaineratu du kalteak konpontzen jarraituko duela, “errepidea segurtasun berme guztiekin berriro zerbitzuan jarri ahal izateko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!