Aitor Elordik galdu egin du Oinatz Bengoetxearen aurka eta lau t'erdiko txapelketatik kanpora geratu da

Anboto 2021ko urr. 17a, 20:32
(Argazkia: Julen Uribe)

Gaur Bilbon jokatutako partiduan 22-15 galdu du Oinatz Bengoetxearen kontra.

Ligaxkako lehenengo partiduan galdu zuten pilotari biak aurrez aurre izan dira gaur Bilboko pilotalekuan. Aitor Elordi mallabitarrak derrigor irabazi behar zuen gaur hirugarren eta azken jardunaldira aukerekin heltzeko, baina Oinatz Bengoetxea gehiago izan da eta mallabitarrak galdu egin du: 22-15. Partidu erdira artean parean aritu dira (10-10), baina bigarren erdian gehiago izan da leitzarra. Partidu amaieran Elordik onartu du ez dela eroso sentitu eta Bengoetxea gehiago izan dela.

Elordik Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du lau t'erdiko azken partidua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!