Gaur arratsaldean Eibarko Astelenan partidu borrokatua jokatu dute Aitor Elordik eta Jokin Altunak. Elordik defentsan eta erasoan lan ona egin duen arren, ez du garaipena eskuratzerik lortu. Hala ere, partidua oso borrokatua izan da eta 22-17 bukatu da.
Lau t'erdiko ligaxka hiru partidutara jokatzen da, eta hurrengoa Oinatz Bengoetxearen kontra izango du mallabiarrak.