Joan zen asteburuan Euskadiko binakako pentatloi txapelketako finalerdiak lehiatu zituzten Tolosako zezenplazan. Ioritz eta Jon Gisasola lehengusuek osatutakoa izan zen parte hartu zuen hamaika bikoteetako bat. Aurreneko seirak finalerako sailkatu ziren. Mallabiarrek ezustekoa eman zuten eta lehenengo tokian sailkatu ziren. Lehia oso estua mantendu zuten hainbat bikoterekin. Aurreneko bost sailkatuek minutu baten barruan amaitu zuten. Honako hauxe izan zen Gisasola lehengusuen denbora:18.15. "Sorpresa izan da eta oso gustura gaude egindako lanarekin", dio Ioritz Gisasolak.
Gazte biek Xabier Zalduarekin entrenatu dute azken asteetan eta baita, besteak beste, Kiroleneko irakaslea den Iker Lopezekin ere.
Finala ekain bukaeran izango da Tolosako zezenplazan.
Jon eta Ioritz Gisasola Tolosako zezenplazan.