Izaroren ‘Limones en invierno’ bigarren kokatu da diskorik salduenen zerrendan

Joseba Derteano 2020ko ots. 13a, 10:26

Aurtengo urtarrilean kaleratu zuen bere ibilbideko hirugarren lana musikari mallabitarrak.

Izaro Andresen ‘Limones de invierno’ gehien saltzen dabilen bigarren diskoa da une honetan Espainian, Promusicae-ko webguneak argitaratutako zerrendaren arabera.

2020rako aurreikusita duen biraren barruan, Madrilen (otsailak 23), Donostian (matxoak 21 eta 29), Baionan (martxoak 27), Iruñean (martxoak 28) eta Bilbon (maiatzak 2) eskainiko ditu kontzertuak. Hego Amerikara ere joango da, Argentinara, Uruguayra eta Txilera, hain zuzen.

Gainera, MIN Saria irabazteko hautagaia da hainbat ataletan: zuzenekorik onenaren, abestirik onenaren eta bideoklipik onenaren atalean, hain zuzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!