Izaro mallabiarrak eman dio hasiera Gipuzkoako txotx denboraldi berriari

Anboto 2020ko urt. 15a, 14:15

Izaro aurtengo lehenengo txotx-a egiten. (Argazkia: Facebook, Sagardoaren Lurraldea)

Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin zen irekiera ekitaldia, eguaztenean; 12 milioi litro sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian.

"Gure sagardo berria" oihu eginda 2020ko Gipuzkoako txotx denboraldi berriko lehenengo kupela ireki zuen Izaro mallabiarrak eguaztenean Astigarragan (Gipuzkoa)."Plazer handia izan da lehenengo kupela hori irekitzea, izan ere, lan askoren emaitza da" azaldu du. Kupela ireki aurretik, sagarrondo bat landatu duen Sagardoetxeako sagastian, eta jarraian, ohi bezala, soka dantan parte hartu du abeslari mallabiarrak.

Izarok urtarrilaren 31an argitaratuko du Limones en invierno bere hirugarren lana. Hain zuzen ere, sagardogileek, mallabiarraren ekina azpimarratu gura izan dute txotx denboraldi irekierara gonbidatuta.

"Zuku orekatua"

Sagardogileen arabera, 2020an dastatuko den sagardoa "orekatua eta fruta freskoaren usainduna" izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!