Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren gaurko deitu dituzten protesta ekitaldiekin bat egin dute Mallabian. Kezkatuta daude, oro har, Zaldibarko zabortegiko egoerarekin, kutsadurak izan dezakeen eraginarekin eta baita Mallabian beste zabortegi bat dagoelako eta lur-jausiko lurrak hara bideratzeko aukera ikusten dutelako ere. Informazio falta dagoela diote.