"Azken urteotan izan dugun neguagaz alderatuta, aurtengo negua gogorra eta luzea izan da"

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 6a, 14:10

Jesus Mari Uribelarrea Mallabian bizi da. Sarri ibili izan da auzo bideak garbitzen.

Zelako negua izan da aurtengoa?
Azken urteotan izan dugun neguagaz alderatuta, aurtengo negua gogorra eta luzea izan da. Esaterako, Mallabian aurtengo neguan lau bat bider izan dugu elurra.

Negurik gogorrenetarikoa dela esan daiteke?
Ez, izan ditugu negu gogorragoak. Orain 25 bat urte astebeteko elurteak izaten genituen. Elurra kendu orduko berriro egiten zuen eta etxetik mugitu ezinik egoten ginen. Aurten ez dugu horrelakorik izan. Otsailaren 28an elur dezente egin zuen arren, eguerdirako errepideak garbi zeuden eta etxetik irteteko moduan egon ginen.

Auzoko bideak garbitzen ibilitakoa zara.
Bai. Lehen auzo bakoitzak zuen ardura bere ingurua garbitzeko. Gu, esaterako, traktoreagaz eta guk egindako burdina batzuekin aritzen ginen auzoa garbitzen. Azken   urteotan, udalak du ardura hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!