Abenduaren 7an Mallabiko Bertsolari Gazteen III. Txapelketako finala jokatu zuten. Bertso afarira batutako lagunek emandako puntuazioen bidez erabaki zuten irabazlea. Beñat Iguaran geratu zen txapeldun. Jon Gurrutxaga, Txaber Altube eta Unai Mendizabal geratu ziren ostean. Mendizabal aurreko txapelketa bietako irabazlea zen.