Mallabian etxea erre zitzaion familiari laguntzeko etxe-tresnen bilketa hasi dute

Joseba Derteano 2017ko urr. 9a, 09:00

Erretako etxea eta eskumako aldean kultur etxea.

Herritarengandik irtendako ekimena da.

Orain aste bi kultur etxearen ondo-ondoan dagoen etxe bat erre zen Mallabiko herrigunean. Familia bat bizi zen bertan. Orain herritar talde batek ekimen bat abiatu familia horri laguntzeko. Etxeko-tresnen bilketa bat hasi dute eta gura dutenek ekarpen ekonomikoa egin dezaten kontu korronte zenbaki bat ere ireki dute.

Etxe batean behar izaten diren gauzak edo tresnak udaletxera eraman daitezke eta han utzi. Eguneroko bizimoduan erabilgarriak diren gauzak eramatea proposatu dute: toallak, izarak, mantak, sukaldeko baxera (edalontziak, platerak, koilarak, labanak…), sukaldeko trapuak, mantela, kafetera, sukalderako kazolak, garbiketarako tresnak, lisatzeko plantxa…

Ekonomikoki lagundu gura dutenek Laboral Kutxaren ondoko zenbakiaren bidez egin dezakete: 3035 0048 65 0480017745.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!