Kultur etxeko teilatutik kea irteten da eta suhiltzaileak bertaratu dira

Joseba Derteano 2017ko ira. 26a, 09:56

Barikuan sua hartu zuen etxebizitza batek eta kultur etxea ondoan dago.

Barikuan sutea sortu zen Mallabiko etxebizitza batean. Metro batera dago kultur etxea eta teilatuari eragin zion. Harrezkero, suhiltzaileak egunero itzuli dira teilatutik kea irten izan delako. Teilatuan dagoen isolamendurako materialetik sortzen da kea. Gaur goizean udal arduradunek berriro teilatutik kea irteten ikusi dute eta suhiltzaileei deitu diete. Isolamendurako material zati bat erretiratu dute eta honekin arazoa konpontzea espero dute.

Sua hartu zuen etxebizitzako alde batean kultur etxea badago, beste aldean beste etxebizitza bat dago. Hari ere eragin zion suteak: Teilatuan eta leihoetan. Horregatik, eta suteak etxebizitzan utzi duen usainagatik, etxebizitza horretako familiak udaleko bizileku batean ematean dute gaua. Egunez euren etxebizitzan jarraitzen dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!