Zelan gogoratzen duzu zure parte-hartzea?
Txapelketa oso polita da, eta oso gustura jokatu nuen. Gogoan dut azken hiru-lau urteetan izen handia hartua zuen txapelketa zela.
Eta zer gomuta duzu Julen Urruzolagaz jokatu zenuen final hartatik?
Santxoren eta Irustaren kontra jokatu genuen. Galtzen hasi ginen. Finalak aurrera egin ahala gora egin genuen, eta partidua dezente gogortu zen. Azkenean, txapela lortzea oso pozgarria izan zen biontzat.
Afizionatu mailako pilotaririk onenak batzen ditu urtero.
Gaur egun dagoen txapelketarik inportanteenetakoa da. Antolatzaileek lan handia egiten dute dena behar bezala irten dadin, eta pilotari afizionatuak gustura joaten dira.
Txapelketak berezitasun bat du: bikoteak aldatu egiten dira partidu bakoitzean. Zer iruditzen zaizu sistema hori?
Denek denen kontra jokatzeko sistema hori gustatzen zait. Pilotarientzat ondo datorren zerbait da. Partidu bakoitzean baldintza konkretu batzuetara moldatu behar duzu, eta aberasgarria dela uste dut. Inork ez du abantailarik atzelari edo aurrelari hobe bategaz jokatzeagatik. Sistema horregaz denek aukera berdinak dituzte, eta garbi ikusten da sailkatzen direnak onenak izan direla.