Ibericako beharginek amaitu dute greba

Anboto 2011ko eka. 3a, 13:41

Eguenean akordiora heldu ziren zuzendaritza eta beharginak. Ordezkariek azaldu dute gustora daudela lortutakoagaz.

Eguenean akordiora heldu ziren zuzendaritza eta beharginak. Ordezkariek azaldu dute gustora daudela lortutakoagaz.

Amaitu da 10 eguneko greba mugagabea. Enpresako zuzendaritza eta langileek akordioa sinatu dute, azken hauek aho batez onartu eta gero. Pozik azaldu dira ordezkariak.

2010, 2011 eta 2012rako loteslea izango da. Lehen bi urteetarako KPIa + 0,5 igotzea lortu dute soldatetan, eta 2012rako KPIa + 0,6. Bestalde, LEEan daudenentzako, horietako egun bakoitzeko 16,24 euro gehitzea lortu dute. Astean hirutan ez dira lanera joaten.

Emakume bat hardun dago, eta errelebo-kontratuan egon da. Enpresak kaleratu gura izan du, baina ordezkarien arabera "lana badago, eta haurdunaldiaren ondoren zelan bueltatu emakumearen erabakiaren araberakoa izango da". Hori ere lorpen garrantzitsutzat dute.

Azkenik, langileen ordezkari edo delegatuak 10 ordu sindikal zituen orain arte, eta horiek mantentzea ere eskuratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!